Soldadurarako Prestakuntza Bizkaiko Egoiliarrentzat 2024an

2024-04-29 Enplegua / Lan merkatua Prestakuntza

SOLDARTE 2024 formakuntza programan izena emateko epea ireki berri da, eta 2024ko azaroaren 22ra arte egongo da zabalik. Bizkaian erroldatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzera bideratuta dago, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren diru babesa jasotzen du.

Programa honen inguruan berri emateko, informazio hitzaldiak eskainiko dira Udaletan, bai prestakuntza horretan interesa duten pertsonentzat zuzenduta, baita parte hartzaileak kontratatzeko prest dauden enpresentzat ere. Izan ere, gai bezala amaitzen duten pertsonen artean gutxienez %50a kontratatzea programaren helburuetako bat da.

Aurtengo prestakuntzaren espezialitateak hauek dira:

  • Arku urperatu bidezko soldadura (SAW).
  • Soldadura erdiautomatikoa (MAG).
  • TIG soldadura.

SAW eta MAG soldaduretarako hautaketa prozesua maiatzean hasiko da, eta TIG soldadurarako hautaketa prozesua, abuztuan.

Izena emateko, Bizkaiko Enplegu Atarira jo behar da: Soldadurako prestakuntza: SOLDARTE 2024

Izena eman duten pertsona guztiei hautapen-elkarrizketa bat egiteko deituko zaie, prestakuntzan sartzeko aproposak diren ebaluatzeko asmoz.

Informazio gehiagorako: fpe@somorrostro.com

 

BALORATU ARTIKULU HAU

Etiketak EU - empleo EU - formación

Soldadurarako Prestakuntza Bizkaiko Egoiliarrentzat 2024an

SOLDARTE 2024 formakuntza programan izena emateko epea ireki berri da, eta 2024ko azaroaren 22ra arte egongo da zabalik. Bizkaian erroldatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzera bideratuta dago, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio et...

DEMAk ekintzaileentzako baliabide berria aurkeztu du: Elevator Pitchari buruzko bideotutoriala

DEMA Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak baliabide berri bat sortu du ekintzaileei beren proiektuak modu eraginkorrean ezagutarazten laguntzeko. Bideotutorial bat da, ekintzailetzaren munduan funtsezkoa den Elevator Pitchare...

DEMAk Enpresak Eskualdatzeko NegoziON Programa aurkeztu du Portugaleten

Atzo, maiatzak 8, Portugaleteko Udalak eta DEMAk, Bizkaiko Foru Aldundiren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, Enpresak Eskualdatzeko NegoziON Programa aurkeztu zuten.